BESTELAKOAK

“Zure Fest” musika eta gazte kulturaren jaialdia, Bilbon

Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, 18:00etan hasita, San Frantzisko auzoan Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia abiatuko da. Auzoko gazteak izango dira protagonista, “eurek diseinatu baitituzte artearen, musikaren eta kulturaren bidez auzoa ezagutarazteko ekitaldiak”. Xedea 18 eta 35 urte bitarteko gazteen ekintzailetza, sormena eta esperientzien trukea sustatzea eta parte hartzea da.

Gazte taldeak hamaika asteko iraupena izan duen prestakuntzako tailer bat egin du; tailer horretan prestakuntza jasotzeaz gain, Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia sortu, diseinatu eta ekoiztu egin dute.

Bi zati izango ditu egunak: Parte hartu eta ezagutu auzoa eta Ondo pasatu. Hasteko, auzoko errealitatea ezagutzeko  eta hari buruz hausnartzeko xedez tailer bi egingo dira (Feminismoari beste begirada bat tailerra, eta Afrohouse-ko masterclass, adibidez).
Ondoren, kontzertuak eta bestelako emanaldiak egingo dira Bilborock-en, auzoko artisten eskutik. Tartean, La Cris edota Hakima Flissi izango dira bertan.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button