MUSIKA

Zurak “Egunkari ezkutua” aurkeztuko du Hondarribin

Zura bandak oraintsu argitaratutako Egunkari ezkutua (Oihuka) lan berria aurkeztuko du larunbatean, hilak 10, Hondarribiko Psylocibe aretoan, 20:00etatik Aurrera. Gipuzkoarrekin batera, Síndrome del Norte nafarrak arituko dira.

Xabi Strubell musikariak zuzendutako egitasmoak lan berria plazaratu du, Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren Leturiaren egunkari ezkutua nobelatik abiatuta. Aurreko diskoan. Duela zapi urte inguru kaleratutako Kiribil (Gor) laneko bossa erritmoak alboratu, eta rock esparruan murgildu dira Strubell eta gainerako taldekideak, tartean, Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea Jurgi Ekiza.

Strubellek Txillardegiren obra moztu du, eta testu zati horiek hitzak sortu eta josteko erabili ditu. Musikari dagokionez, rockera egin du salto taldeak, hirukote formatua sendotuz (gitarra, bateria, baxua). Formazio horri baina, Jurgi Ekiza gehitu zaio. Hala, kolaboratzaile izatetik, kide finko izatera igaro da Iparraldeko musikaria. Emaitza Willis Drummondetik edo DUTetik gertu dagoen proposamena da.

Gogoratu, larunbatean, Hondarribin izango direla. Urriaren 24an, halaber, Tolosa Bonberenean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button