IKUS-ENTZUN

“Zuloak” filma eta kontzertu akustikoa, FAS zineklubean

Fermin Muguruzak zuzenduriko Zuloak film ezaguna ikusi ahalko da gaur, otsailak 26, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. FAS zineklubak ondu duen emanaldian Muguruza berak ere parte hartuko du. Horretaz gainera, proiekzioaren ostean, filmaren protagonista den Zuloak emakumezko rock hirukoteak kontzertu akustikoa egingo du.

Izan ere, dokumentalak Zuloak izeneko neskez osaturiko rock bandaren ibilbidea du ardatz. Hala, rock taldeak filma ekarri du, edo, filmak eragin du rock taldearen eraketa…

Honatx sinopsiak kontatzen duena: “Arrate Rodriguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu… eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “esperimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumental egileari, bere ahizpa Eiderren bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button