ESZENA

XXXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia, Erandion

Erandion ere dantza erakustaldi bikaina atondu dute aste honetan. Gaur berton, herri horretako Euskadi Plazan, 20:00etan, Serbiatik datorren Kud Branko Cvetkovic dantza taldeak bere erakustaldia egingo du. Taldea, Serbiako folklore tradizioa mundu osoan sustatzen duena, kultura erakunde ezagun eta begirunedun bilakatu da. Elkarteak zenbait alor ditu eta haietan milaka gaztek lan egin dute Serbiako kultura nazionala zaintzeko, sustatzeko eta sendotzeko. Sortu zenetik, berriz, 7.000 jarduera baino gehiago burutu ditu eta hainbat herrialdetako zazpi milioi ikusle baino gehiago izan ditu berari begira.

Gaur ere, baina Goi-Alde Dantza Taldea (Erandio) arituko da.Lau eta 65 urte arteko 150 dantzari eta musikari inguruk osatzen dute, eta Euskal Herri osoko dantzen errepertorio zabala eskaintzen du. Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kide da; bertan ikasten eta hobetzen ditu dantzak eta musika. Batez ere Bizkaian eskaintzen ditu ikuskizunak, baina bere ibilbide luzean zehar hainbat jaialditan ere aritu izan da, hala nola Müster eta Innsbruck (Austria, 1998), Marmaris Itsaso eta Udaberriko Jaialdia (Turkia, 2008) eta International Country-Wandering Festival SZEGED (Hungaria, 2012) jaialdietan. Txorierrin tradizio handiena duten taldeetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button