IKUS-ENTZUN

“Zuloaga 1870-1945” erakusketaren harira, zinema zikloa Bilboko Arte Ederren Museoan

Bilboko Are Ederren Museoan Zuloagaren figurari buruzko erakusketa handia osatu da. Horren harira hainbat jarduera jarri dituzte abian, horietariko bat zinema ziklo berezi bat.

Hala, Jose Julian Bakedanok antolatutako zinema-zikloak “98ko belaunaldiko idazleen obrak erreferentzia gisa hartzen dituzten filmak” eskainiko ditu. Guztira hamar saio borobilduko dituzte.
Pantailatik La tía Tula (Miguel Picazo, 1964), La guerrilla (Rafael Gil, 1972), Las inquietudes de Shanti Andía (Arturo Ruiz Castillo, 1947), eta Zalacaín el aventurero (Juan de Orduña, 1955) filmak pasatu dira.

Asteburu honetan beste bi lan pantailaratuko dituzte: La busca (Angelino Fons, 1966) eta La duquesa de Benamejí (Luis Lucia, 1949)

Zikloa La Laguna Negra (Arturo Ruiz Castillo, 1952), Sonatas (Las aventuras del marqués de Bradomín) (Juan Antonio Bardem, 1959), Flor de santidad (Adolfo Marsillach, 1973) eta Luces de bohemia (Miguel Angel Diez, 1985) lanekin osatuko da.

“Lan horiek guztiek agerian jartzen dute belaunaldi horren literaturak eta Ignacio Zuloagaren obra askok garaiko errealitate sozialarekin zuten konpromisoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu