BESTELAKOAK

“Zulo” areto mitikoa, berriz zabalik

Lasarte-Oriako Zulo areto mitikoak ateak ireki ditu berriz. Musika eta bestelako adierazpen artistiko orotara irekia egongo den gunea izateko jaio da berriz, baita artista hasiberriak ezagutzera ematen laguntzeko ere.

Donostialdeako musika eta musikazaleentzat erreferentziazko gunea izan zen Zulo aretoa, eta aro berri honetan ere Lasarte-Oria eta inguruko eszena kulturala dinamizatzen laguntzeko gogor lan egingo dute bere arduradun berriek.
Bide horri ekiteko asmoz, programazio oparoa eta anitza prestatu dute ekain eta uztailerako, non, punka edota hip-hopa lantzen duten taldeen zuzenekoak izateaz gain, Dj sesioak, magoak edota txikienentzako ipuin kontalariak ere izango diren.

Hala, gaur berton, Vómito eta Kalean taldeen kontzertuak ikusteko parada egongo da, eta gero Dj Dagger eta Manu 16v. Bihar, halaber, Bad Sound System saioa eta Stepi (Reggae, Dancehall).

Datorren hilean, Leku (punk & roll), Disco Bambinos (back to tactel), A Rasta K (reggae, dancehall, jungle), Sho-Hai a los cd’s (hip hop), EG/MR (manchester/rock/90s/electronica), Orphidal (electronica, bass), Dj Randy (hip hop, reggae) eta Olarius&Brothers (Rock) disko jartzaileak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button