ARTEA

Zuhar Iruretagoienaren “Excéntrica” egitasmoa, La Taller gunean

Zuhar Iruretagoiena (Zarautz, 1981) artistak bi zatiz osatutako Excéntrica askotariko ekimena erakutsiko du gaurtik aurrera Bilboko La Taller gunean. Egitasmoaren lehen zatia, otsailaren 10ra arte izango da ikusgai; bigarrena, aldiz, otsailaren 19tik martxoaren 4ra.

Bi denbora-tarte horietan, Zuharrek hainbat lan erakutsiko ditu. La Taller-en arabera, “tramankulu seriea aurkeztuko du: argazkiak, eskulturak, grabatuak, bideoak, collageak… Agian, eszentrikoa den logika baten baitan, baina etengabe zabaltzen dena, modu obsesiboan”.

Zuharrek, halaber, Labore Donostia 2016 programaren beka jaso du; hortaz, gauza biak egingo ditu batera, erakusketa eta Laboreko proiektua.

Laboreren helburua da artistak eta sortzaileak txertatzea ekipamendu kulturaletan. Horrekin batera, programak bitartekotza artistikoko jarduerak ere ondu nahi ditu ekipamenduaren inguru sozialarekin, sortzaile, ekipamendu eta herritarren artean loturak sor daitezen. Hala, Zuharrek San Telmo museoan garatuko du bere proiektua, eta emaitza museoan bertan aurkeztuko du, martxoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button