BESTELAKOAK

Zuberoako Maskaraden erritoak eta koloreak

Zuberoako Maskarada Zuberoako neguko inauteria da. Jatorri zaharreko jaia da, XVI. mendean Europatik zetorren korrontetik etorria.

Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere gaur egun, hogei batek lagun osatzen dituzte Maskaradak. Duela gutxira arte gizonek baino ez zuten jokatzen. Gaur egun, ostera, neska-mutil gazteek osatzen dituzte taldeak, urte horretan muntatzea dagokion herri bakoitzean. Zuberoako herri desberdin batek hartzen du antzezteko txanda urtero, antzezpena igandez igande Zuberoako beste herrietara eramaten dutelarik.

Urtarril erdialdean hasi eta apiril amaiera ere izaten dira Maskaradak, eta hala, igande guztietan Zuberoako herri askotan antzezten dira.

Talde handi bitan banatzen da komedia: batetik Gorriak daude, dotore eta ordenatuak, orokorrean dantzari oso trebeak, eta bestalde Beltzak, desordenatuak, jostalariak, zikinak, eta astapotroak.

Antzezpenean, kantiniersa, zamaltzaina, kauterak, laborariak, kerestuak, xorrotak, buhameak eta beste pertsonaia batzuek parte hartzen dute.

Maskaradaren erritoaz, bere koloreaz, Jon Mikel Intsaustik erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum aretoan datorren urteko urtarrilak 8ra bitartean Zuberoako Maskarada titulupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu