MUSIKA

Zuberoa, Literatura eta Kantua

Literatura eta musika euskaraz entzuteko parada izango duzue gaur berton, Arriaga Antzokiko Foyer-ean, 20:00etan. Bertan, Erramun Martikorena, Pier Paul Berzaitz, Mixel Arotze eta Mixel Etxekopar bilduko dira Zuberoako doinu eta literaturaren arnasa hurbilarazteko.

Betidanik, Zuberoak parte handia eta berezia eman dio Euskal kulturari: kantatzeko manera berezia, dantzak, pastoralak eta maskaradak. Gertakizun ederrak osatzen dituzte Zuberotarrek kulturaren inguruan, eta horien ispilu izango dira goian aipaturiko zuberotarrek gaur erakutsiko dituztenak.

Mikel Etxekopar txirulari bikain eta artista osoak ongi pertsonalizatzen du Zuberoko izpiritu hori. Mikel Arotzek bere ahots bereziaz kantatzen ditu artzain eta menditarren kanta zaharrak melankoniaz beterik. Erramun Martikorenak asko maite du Zuberoko ohiturako kantagintza eta haren ahots miresgarriak hala adierazten du. Pier Paul Berzaitzek aspalditik bere sorkuntza guzietan bere herria kantatzen du eta gaurkotasun bat ematen dio bere lanari, ez ditu ahazten bere sorlekuaren misterio eta arima hunkigarriak.

Lau kantari handi Zuberoaren giroa haizatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button