MUSIKA

Ztah taldeak “Aska nazazu” izeneko diskoa plazaratu du

Donibane Lohizuneko Ztah taldeak Aska nazazu izeneko bigarren diskoa plazaratu du. Metal doinu gordinak eta hardcorea uztartzen dituzte Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria)  musikariek. Beren hitzetan, egurrarkore musika estiloa egiten dute.

Disko berriak bederatzi kantu ditu eta horietako bat nabarmendu ahal da: Mikel Laboaren Gure Bazterrak. Lapurtarrek kantu ezagunaren moldaketa  berria egin dute.

Aurten hamar urteko ibilbidea bete dute, eta boskote gisara argitaratzen duten lehen diskoa da. Talde guztietan gertatzen den bezala, aldaketak izan dira, baina kasu honetan onerako, izan ere, bigarren gitarra bat batu da taldera, eta horri esker lortu dute emaitza indartsuago bat.

Ztah taldea 2010ean sortu zen Donibane Ziburuko gaztetxean. Oier (Hats, Stakipop), Jon (Hats, Stakipop) eta Pilo (Glokom) musikariek abiatu zuten proiektua. Ondoren, Iñakik (Dementzia, e-Volv, PIBAllStar) bat egin zuen laukotea osatuz. 2011n lehen lan laburra plazaratu zuten, groove metal eta thrashcore doinuak uztartuz. 2016an Iñorabidea estreinako diskoa argitaratu zuten, eta kontzertu batzuk eman zituzten Euskal Herriko hainbat txokotan. Laukote izatetik boskote izatera pasa ziren, bi gitarra jotzailerekin, eta horrela kaleratu dute Aska nazazu bigarren diskoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button