ARTEA

Zortzi erakusketek osatuko dute aurtengo “Bilboargazki”

Hainbat estilo eta gai lantzen dituzten zortzi argazki erakusketa bisitatu ahal izango dira hiriko zenbait lekutan urriaren amaierara arte, BILBOARGAZKIren XII. edizioaren barruan. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bultzatzen duen ekimenak Bilboko Udalaren eta BBKren laguntza du.

Dagoeneko zabalik ditu ateak José María Mellado Fotografía de alta calidad best seller-aren egileak dakarren El silencio y la luz erakusketak. Urriaren 9ra arte bisitatu ahal izango da, eta egun horretan jende guztiarentzat irekita egongo den bisita gidatua egingo du egileak, 19:00etatik aurrera. Ehundik gora sari jaso ditu artista horrek eta bere lanak museoetako bilduma garrantzitsuetan daude, Reina Sofían, Istanbuleko Borusan Contemporary Museum-en edo Artium-en, esaterako.

Hala, urriaren 1etik 31ra bitartean, Balio berriak sailean Miren Rico Tolosaren Econecesidades argazki-erakusketa egongo da ikusgai Cafe Iruñan, (Larreategi kalea, 13). Naturalaren eta gizatiarraren arteko fusioa erakutsi nahi du bere irudietan, gizakiaren ekintzak naturan izan duen eragina erakusteko ahalegina.

Urriaren 30era arte ikusteko aukera dago, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6) Argizaola 2018 Sarian parte hartu dutenen argazki aukeraketa. Bertan eta saria eskuratu duen Oscar Manso irabazlearen eta Luis Martínez Aniesa accesitaren irabazlearen argazkia ere ikusi ahal izango dira. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 8an da, 19:30ean, eta irabazleak bertan egongo dira.

Boko Haram. Bortizkeria Afrikako ekonomiaren bihotzean izenburupean, Judith Prat Huescako argazki-kazetariak Boko Haram talde terroristari eta Afrikako inguru horretan gertatzen den indarkeriari buruz egindako erakusketa jasoko du urriaren 1etik 31ra bitartean. Erakusketa Nigerian zentratzen da, eta Boko Haramek gauzatutako indarkeria eta horrek biztanleen artean izan zituen ondorio negargarriak dokumentatzen ditu, herrialde horretako iparraldearen eta hegoaldearen artean dauden aldeak ere erakusten dituzten argazkiak biltzen ditu, 2015-2016 artean hartutakoak. Hainbat herrialdetako argitalpenentzat egin du lan Pratek, zenbait gairi buruzko argazkiak atereaz, presoen bizimodua Panamako kartzelatan, Libanon, Jordanian eta Turkian dauden errefuxiatu siriarren bizimodua edo Kurdistango gerra, besteak beste.

Urriaren 1etik 31era bitartean ere, badago non zer ikusi. Hala, Mario Cearen Efímera argazki erakusketa, Abandoko Udaltegian (Elkano kalea, 20);  Julián Redondoren Sin ningún destino, Fnac-eko erakusketa aretoan (Urkixo Zumardia, 4); Yia Yong artista txinatarrak bere herrialdetik ibilbide bat proposatzen duen Memory of South Peking erakusketa, Simon Bolibar kalea, 17ko Espacio de los Mundosen; eta Urriaren 16tik 31ra bitartean, José Beut argazkilari valentziarrak 2016an Etiopiara egindako bidaiari buruzko zuri-beltzezko Suri People bilduma dakar Zazpi Kaleetara, Burtsako Udaltegia (Pilota kalea, 10).

Bilbo argazkigintza zaleentzat erreferente bilakatzea bilatzen duen programan parte ahrtzen duten artista batzuen sei hitzaldirekin eta hiru tailerrekin osatuko da

.http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2018092613034659/bilboargazki-2018/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button