ARTEA

“Bizitza eta artearen forma anitzak”

Madariaga Dorretxean kokatua dagoen Ekoetxea Urdaibaik Marijose Rekalde (Iruñea, 1964) artistaren Bizitza eta Artearen forma anitzak erakusketa inauguratu du. Erakusketa urtarrilaren 29ra arte izango da ikusgai.

Egile nafarrak lau hamarkadetan zehar eta material ezberdinekin (hezur, torloju, azkoin, botoi, zeramika, soka, oskol, egur, oihal, plastiko, paper, panpin, larru,…) egindako lan koloretsua aurkeztu du. Edozein elementu berrerabiltzeko eta artelan bihurtzeko gaitasun itzela erakutsi du beti egile honek, objektu pilatzaile nekaezina baita, eta beti ere, hainbat pieza aukeratu eta bilduz eskulturak osatzen ditu.

Hortaz, Bizitzaren eta artearen forma anitzak obra berrerabilpenean oinarritzen da, eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroak adierazi duen bezala, “objects trouvés horiei (aurkitutako objektuetan) izaera berria emanez; gizaki, animalia zein landare gisa, autoreak modu surrealista eta bakunean kokatutako objektuen bidez transformazio berrituak lortzen ditu”.

Erakusketarako aukeratutako piezek kronologikoki azaltzen dute artistaren bidea. Hala,  pinturarekin hasi eta paraleloki sortutako collage-kin jarraitu, eta ondorengo objektu, eskultura, behe-erliebea, xilografia, arte objektu,… bukatuz.
1999ean Caja De España de Escultura saria irabazi zuen. Eta bestalde, arte plastiko eta bisualetan ere proiektu ezberdinak burutu ahal izan ditu Nafarroako Gobernuak emandako hainbat sariri esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button