IKUS-ENTZUN

Zornotzako KINE Zineklubak “Femeninoan” zikloa ondu du

Bihar, hilak 5, hasiko da Femeninoan zikloa Zornotza Aretoan, 20:15ean: Zornotzako Talde Feministak Iciar Bollainek zuzendutako Yuli (2018) filma aurkeztuko du.  Filmak Carlos Acosta dantzari kubatarraren istorioa biltzen du.

Acosta hainbat balet ikusgunetako paperak antzeztu zituen lehenengo dantzari beltza izan zen, izan ere, obra horietako asko eta asko dantzari zurientzat egin ziren. Bada, Acostak obra horietan aritu da 15 urtez, Londresko Houston Ballet eta Royal Ballet konpainietan, besteak beste. Filmak dantzariaren haurtzarotik heldutasunerako bidaia kontatzen du.

Femeninoan zikloaren baitan beste bi film pantailaratuko du KINE Zineklubak: otsailaren 12an, Lazzaro Feliz (Alice Rohrwacher, 2018, Italia) eta otsailaren 19an, Viaje al cuarto de una madre (Celia Rico, Espainia, 2018).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button