IKUS-ENTZUN

“Zornotza label” ikus-entzunezkoen zikloa

Zornotza Aretoko urtemugaren barruan, martxoko astearteetan, Zornotza Label zikloa ikusgai egongo da. Zinearekin lotura duten Amorebieta-Etxanoko herritarren film luzeak eta laburrak egongo dira ikusgai, ondokoenak esaterako: Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Rafa Escolar eta Gaizka  Brougeaud.

Joan den asteartean hasi zen zikloa, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín filmarekin.
Gaurko saioan, Arkaitz Basterraren Agian filma proiektatuko da. Agian (2003) 2003ko martxoan euskal sortzaile talde batek New York hiria bisitatu zueneko kontakizuna da. “Munduan diren zazpiehun mila euskal hiztunak “New Yorkeko auzune batean sartzen dira”, dio Kirmen Uribek Agian lanean. “Hortaz, auzo bakar batean sartzen den komunitateak zer eskaini dakioke munduari edo munduko hiriburuari?” Bostak harrituta gelditu ziren han ikusitakoarekin eta, esperientzia honen ondorioz, urte erdi geroago Zaharregia, txikiegia agian lana argitaratu zuten: euskaldunon hizkuntza New Yorkeko adierazpen askatasunean. Agian ping-pong partida bat ikustea bezala da, non musikaren, poesiaren eta pinturaren bidez atzean dauden bost istorioak erakusten diren, eta emaitza, ikusleek beren kabuz asmatu beharko dute.”

Martxoaren 19an, Rafael Escolar zuzendariaren Dia 1 lana pantailaratuko da, eta azken egunean, 26an, hizketaldi zinematografiko-musikala antolatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button