Nontzeberri

Zornotza Aretoko kultur denboraldi berria asteburuan abiaraziko da

Marierrauskin antzezlanak estreinatuko du Zornotza Aretoko denboraldi berria, bihar urriaren 5ean. Ikuskizun honekin emango zaio hasiera Zornotza Aretoko programazio kulturalari eta abendura bitarte, gustu eta publiko guztientzako askotariko proposamenak eskainiko ditu. Hala, dantza, antzerkia, musika, zinema, eta familiartean ondo pasatzeko ikuskizunak ere jasoko dira programazioan.

Bertan, eszenako aktualitatean dauden hainbat obraz gozatzeko aukera eskainiko da esaterako, Kukairen Erritu dantza ikuskizuna, Kulunka kolektiboak estreinatu berri duen Quitamiedos antzezlana, edota Tartean Antzerki taldearen Ghero obra,…

Kine zineklubak antolatuta, Ama (Birjina), Maite-Mina eta Ume izateko munduak ataletan sailkatuta, zinema zikloak osatuko du programazioa eta bederatzi film ere emango dira bertan. Esaterako, Sofia (2019), Meryem Benm’Barek marokoar zuzendariaren filma -Canneseko zinemaldian gidoirik onena saria-; Maya (2018) Mia Hansen zuzendariaren filma –Sevillako zinemaldian sail ofizialean aurkeztutakoa-; edota Cafarnaúm (2018), Nadine Labaki Libanoko zuzendariaren filma, 2018ko Oscar Sarietan ingelesez ez diren filmik onenerako izendapena jaso zuena-, beste film interesgarri batzuen artean.

Eta musikak ere izango du tarterik. Hala, Europako Ondarearen Jardunaldiak, abesbatzak, musika bandak, eta nola ez pop eta rock taldeen kontzertuak ondu dira, adibidez, Los Angeleseko The Reverend Shaw Amos musikaren legendako talde mitikoa, edota Soul Teller, soul, blues eta jazz estiloan, 90.hamarkadako  estatuko soularen aitzindaria.

Abendura arte luzatuko den kultur programazioaren xehetasunak eta egunez eguneko programazioa ikusteko, klikatu hemen.

 

Exit mobile version