ESZENA

“Eszena Kalera” programa irailera bitartean luzatuko da Bilbon

Gaur, maiatzak 5, Bilboko Udalak irailera bitartean luzatuko den Eszena Kalera programa abiatuko du. Ekimen horrek Euskal Herriko 27 konpainiaren lanak eramango ditu Bilboko auzoetara.

Ekimenaren xedea da “auzoetara arte eszenikoen proposamen askotariko bat irits dadila, kaleak animatzea eta era honetako ikuskizunetan auzokoen partaidetza eta harremana sustatzea; gainera, kaleko arte eszenikoetan diharduten bertako taldeei, batez ere, aukera eman nahi zaie euren lanak jendeari erakusteko”.

Eszena Kalera programaren edizio honetan, konpainia eta artista hauek parte hartuko dute: Bapatean Zirko Zirkua-Clowna, Berdinki, Bihotx, Cía. Barsanti, Cía. Dikothomia Zirkua, El Mono Habitado, Cía. Muu, Erre Produkzioak, Euskal Magoak, Gemma Martenez eta Ibon Belandia, Haatik Dantza, Intujai Teatro, Kantu Kolore, Larutan, Input, Madiber, Malas Compañías Zirko Taldea, Markeliñe, Martula Klown Fem, Mulixka Dantza Taldea, Sarini Zirko, Sinvergüenzas Exprésate, Trapu Zaharra eta Zanguango Teatro.

Programa honetako 80 hitzorduen artean, nabarmentzekoa da Zangaungo Teatro taldearen Al otro lado proposamena, Kaleko Ikuskizun Onenaren MAX saria irabazi zuena 2020an. Halaber, Bilboko auzoetara hurbilduko da Berdinki konpainia ere, Mikra ikuskizunarekin, 2020ko deialdian Karrikan Plataformaren barruan irabazle gertatu zen ikuskizunetako bat.
Bestalde, Trapu Zaharra eta Cía. Barsanti taldeek, kaleko arteen arloko Euskadiko bi konpainiarik onenetakoek El candidato eta Legea gu gara estreinatuko dute.

Proposamen horiekin guztiekin Bilboko kaleko arteen zirkuitu honen programazioa beterik dator aurten.

Ordutegien, lekuen eta daten gaineko informazioa hemen begiratu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button