IKUS-ENTZUN

“Gizazinea” ekimenaren edizio berria, Bilbon

Ibaiondoko barrutiak, zinearen, musikaren, literaturaren edo artearen bitartez beste errealitate bat erakut6si nahi duen Gizazinea ekimenaren edizio berria abiatuko du gaurtik aurrera, eta martxoaren 19ra arte. Egun horietan guztietan gizarte errealitate eta arazo desberdinetara hurbiltzeko aukera eskainiko duten film laburrak eta luzeak, eta musika eta beste arte proposamen batzuk eskainiko dira.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Gizazinea programaren edizio berria inauguratuko du gaur. Programa Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan, San Frantziskoko Udaltegian, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborocken edo BilbaoArten egingo dira.

Antolatzaileek ondo baino hobeto deskribatu dute ekimena: “Gizazinea programak, arte eta ikus-entzunezkoetako sormenarekin lotu nahi ditu balioetan oinarritutako hezkuntza eta giza eskubideak, gaurkotasuna duten gai batzuetara hurbiltzeko, nazioarteko gatazketara, emakumeak munduan bizi duen egoerara, haurren babesera, pobreziara edo elkartasunera, besteak beste, zinearen, arte plastikoen, musikaren edo literaturaren bitartez, gogoeta, solasa eta tolerantzia sustatzeko”

Zine dokumental saioez, zinegileekin egingo diren solasaldiez eta hitzaldiez gain, egitarauak erakusketak eta zuzeneko musika ere jasoko ditu.

Programazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button