Nontzeberri

Zoriontsu ez izatearen arrazoiak

Alberdania argitaletxeak Lucia Baskaranen Gorputz Madarikatuak liburua kaleratu du. Planeta taldeko Temas de Hoy argitaletxeak argitaratzen du, aldi berean, eleberri hau gaztelaniaz.

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

Hau esan du Luna Miguel idazleak eleberriari buruz: “Sekula irakurri gabea nintzen maitasunaren muin-muinetik hain bortizki idatzitako deus ere, arimaren ertz zikinenetatik hainbeste maitatzen duen inoren ezer ere irakurri gabea nintzen bezala. Baskaranen prosa beti da gogorra, poetikoa, zertxobait pozoitsua. Ikara batean irakurri dut”.

Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak aurkeztu du liburua egunotan, egilearekin batera.

Exit mobile version