IKUS-ENTZUN

“The Story of Film: An Odyssey” dokumental sail britainiarra, Bilbaoarten

Mark Cousins zine-kritikari irlandar entzutetsuak  zuzendutako lana da zinemaren historiari buruzko The Story of Film: An Odyssey dokumental sail britainiarra. Atzo hasi ziren dokumentalak pantailaratzen Bilbaoarte zentroan, eta otsailaren 20ra arte, 15 dokumental aurkeztuko dira, hiru eguneko.

Bilboko arte-zentro horren arabera, “gaiarekiko Jean Luc Godarden Histoire(s) du Cinemare-kin parekatua, bertan Cousinsek hamabost atal eta zinemaren sorreratik azken blockbuster estatubatuarra barneratzen dituen ehunka pasarte zinematografikoen bitartez sorreratik gaur egun bitarteko zinemaren historia bisualki jorratzen du”. Atalotan, makina zinegile garaikideri eginiko elkarrizketak jasotzen dira, tartean, David Lynch, Martin Scorsese, Gus van Sant, Lars Von Trier eta Wim Wenders.

Gaur bertan, hiru film ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, 18:00etatik aurrera: 4. atala (30eko hamarkada), Los grandes géneros y el surgir del cine europeo; 19:00etan, 5. atala (1939-1952), La guerra y los nuevos lenguajes; eta azkenik, 20:00etan, 6. atala (1953-1957), Sexo, drama, pasión y rabia.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button