IKUS-ENTZUN

Zonbien generoaren erreferente

2017ko uztailean 16an hil zen zonbien generoaren zine-zuzendari aitzindari izandako George A. Romero (New York, 1940), zeinak hildako bizidunen zinearen eredu Night of the living dead filmatu zuen 1968an. Beldurrezko zinemaren klasikoa eta zonbien generoaren erreferente da filma.

Bada, gaur, Donostiako Iesu Parrokian pantailaratuko dute film-zonbi mitiko hori, 19:15ean.

Dena hilerri batean hasten da. Eta etxe setiatu batean amaitzen da, haragi- eta odol-gose diren zonbiz inguraturik, eta inork oso ondo ez dakien zerbaitetik bizirik irten diren gutxi batzuek ez-hildakoen horda horiei aurre egin behar dietelarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button