BESTELAKOAK

“Zona Especial Norte”, Deustuko artistak martxan

Deustuko artistak Luzarra eta Ramon y Cajal kaleetan arituko dira gaurtik igandera bitarte. Orotara 15 kontzertu eta bi zine saio Deustuko 300 metro koadrotan.

Hala, gaur bertan 19:00etan kalejira izango da eta 20:00etan, Inazio Escuderoren Sirocco bideoa (Mullerenean).

Bihar, berriz, hiru ekitaldi izango dira: 19:00etan Txalaparta (Elizatik-Frontoira); 21:00etan, Rubatos (Elizaren aldean), eta 22.00etan Lapidacion Laser (Gaztetxean).

Larunbata izango da egunik handiena: 14:00etatik 22:00etara makina bat kontzertu izango dira: Bugatti Descapotable (Frontoian); Joselito (Izeki Tabernan); Joseki (La Logia Tabernan); Long John (Noiz Tabernan); The momento No (Gaztetxean); Vietato Pensare (Gaztetxean), eta All Nighters Club (La Pajarerian).

Amaitzeko, igandean ere izango da zer ikusi: Iñaki Belasko (Elizan); Rojo y los Cerrojos (Atxuri Tabernan); Naste Borraste Basic (Baiona Tabernan); Kanitoren Indabak (Herriko Tabernan) eta zinea (Herriko Tabernan).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button