ARTEA

Zoer artista frantziarrak erakusketa paratu du Bilbon

Bilboko SC Gallery-k Zoer (Fréderic Battle, Paris) artistaren La Forme erakusketa hartu du. Artistak hainbat euskarritan garatutako lan piktoriko berrienak biltzen dira erakusketan.

Eguneroko objektuen ikonografia da Zoer artistaren ikerlanaren ardatza. Gizakiak espazio publikoan abandonatutako objektuak aukeratzen ditu frantziarrak, bere pintura pertsonalaren bitartez berrinterpretatzeko asmoz. Hala, hildako natura eta paisaiaren arteko esparruan kokatzen diren lanak egiten ditu. “Neurrizko kanpoko premiak dituen gizartearen ahultasuna islatzen dutenak”.

Zoerren gai kutunetako bat kotxeak dira, izan ere, txikitan kotxe itxurako jostailuak desmuntatzen zituen. Bere lanetan, kotxeak, hala jostailu forman, nola industrialean, kultura ordezkatzen du, etorriko diren belaunaldien aspirazio eta desioak.

Erakusketa zabalik izango da ekainaren 7ra arte. Informazio gehiago: www.scgallery.es.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button