ARTEA

Zinea eta artea, Ispilu Arte galerian

Zarauzko Ispilu Arte galerian zinea inspirazio iturri duten hamahiru artista euskaldunen  pinturak eta eskulturak daude ikusgai ekainaren 8ra arte. Erakusketa Zine izenburupean aurkeztu dute.

Erakusketa osatzen duten  lanak ez ezik, zine esperimentaleko proiekzioak ere ikus daitezke galerian. Hala, gaur bertan, maiatzak 15, Requiem por el cine sovietico  (Hans Richter eta Kazimir Malevich, Errusia, 1927) proiektatuko dute. Ideia originala Viki Claramunt-ena da eta, edizio digitala, berriz, Mar Arregirena.

Galerian dauden lanei dagokionez, ondoko artista euskaldunen obrak dira jarri dituzte: Juan Luis Goenaga, Asier Laspiur, Martxe Arana, Aitor Sarasketa, Iñigo Ormazábal, Josean Legorburu, Maite Unzurrunzaga, Iñaki Ruiz de Egino, Xanti Iruretagoiena, Baroja Collet, Lola Sarratea, Antonio Peña eta Viki Claramunt.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button