MUSIKA

Zodiacs-ek seigarren diskoa argitaratu du

Aspalditik Madrilen bizi diren Zodiacs-eko taldekide bizkaitarrek 13 doinu berri bildu dituzte Radiaciones Luminosas (Pandora Records) izenburuko diskoan.

Diskoa Paco Loco ekoizle ezagunak Cadizeko Puerto Santa Marian duen estudioan grabatu dute. Zuzenean grabatu dute eta doinuak inoiz baino psikodelikoagoak dira. Hala, kantuetan Troggs, Creation, eta The Who banda klasikoen zantzuak antzeman daitezke. Horretaz gain, pasarte instrumentalak ere nabarmentzen dira.

Hala, Balada de un Enterrador eta Pilotos del Aire doinuek kutsu klasikoa zabaltzen dute, eta Kowalski eta Satanas garage-pop kantu biziak dira.

“Biziki pozik gaude Paco Locok ekoizpenean egin duen lanagatik, berarekin, gainera, barrez lehertu gara, eta berari esker lortu dugu sendotasunarekin eta interpretazio handiarekin jotzea”, iragarri du taldeak.

Zodiacsek abenduaren 22an aurkeztuko du disko hau Bilboko FNAC dendan, eta 2012ko urtarrilaren 5ean Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian izango da Donostiako Screamin’ Targets laukotearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button