LITERATURA

Errukiaren saria

Errukiaren saria eta beste kronika batzuk (Erein) izeneko poemarioa argitaratu du Iñaki Irazuk.

“Itzuliko naiz itzuliko naiz”,
erran zion mutikoari;
mutiko hori orain
leihotik begira da beti,
haruntza begira zain.

“Mutiko, egon zaitez lasai,
itzuliko naiz eta”,
hodeiak dira goitik,
antzarak iragaten dira
hego aldera hemendik……

Liburu berriaren kontrazalean honakoak dator: “Estatuko funtzionarioek lanerako duten  bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak. Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori,  autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.
Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula”.

Bihar, apirilak 19, Maixa Zugastiren Ahotsak eta itzalak liburuaren aurkezpena egingo du Ereinek. Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button