MUSIKA

“Zital Sessions” zirkuituko bigarren kontzertua, Andoainen

Parapetasonik musika elkarteak Zital Sessions zirkuituko bigarren kontzertua egingo du Andoaingo gaztetxean, martxoaren 16an. Bertan, Elbereth, Horzdun eta Torheit taldeak ariko dira taula gainean. Metal, rock eta hardcore musiken korronte ezberdinak bilduko ditu oraingoan ere ekimenak. Zuzeneko emanaldiez gain, oraingoan ere zozketa, joko eta bestelako sorpresak izango dira ekitaldian zehar.

Parapetasonik jaialdiak lau urteko etenaldia izan du, baina kontzertuz beteriko edizio berria abiatuko dute antolatzaileek. Uztailaren 27an egingo dute musika jaialdia. Eta udako jaialdia heldu bitartean, Gipuzkoa zeharkatuko duen Zital Sessions kontzertu zirkuitua antolatuko dute; bost emanaldi bilduko dituzte bertan, eta otsailaren 1ean izan zen lehena, Trintxerpeko Mogambo aretoan.

Gogoratu, bigarren kontzertu potentea, larunbatean duzue Andoaingo gaztetxean, Elbereth, Horzdun eta Torheit taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button