MUSIKA

“Zital Sessions” kontzertu zirkuituaren azken hitzordua, Donostian

Parapetasonik musika elkarteak larunbatean ospatuko du Donostiako Dabadaba aretoan Zital Sessions zirkuituko azken kontzertua. Egitasmoak Gipuzkoa zeharkatu du eta 15 taldek eskaini dituzte emanaldiak bost udalerritan. Donostian hiru talde izango dira taula gainean. Beste aldetik gogoratu behar da, Parapetasonik musika jaialdiak uztailaren 27an ospatuko duela bere bosgarren edizioa, Lasarte-Oriako Andatza plazan.

Biharko kontzertuan honako taldeak arituko dira: The Wizards boskote bilbotarrak Donostian aurkeztuko du Rise of the Serpent hirugarren lana, harrera beroa izan du 2019an musika hedabideen artean. Heavy metal, hard rock eta doom ukituek bat egiten dute indar handiko proposamenean.
Madeleine banda donostiarrak 2018 amaieran plazaratu zuen Su Hura lan berria. Rock eta pop doinuak atmosfera argitsuetan nahasturik, emozioz beteriko zentzumenen bidaian murgilduko gaituzte zuzenean.
Wood Strings da gaztarotik musikak elkarturiko lagun taldearen proiektu berria. Rock, punk eta hardcore pasarteek soinu leunagoei egin diete tartea orain, gitarra akustiko eta txeloen eskutik. Kantu gogoraerrazen eskutik, publikoa indarrez abesten jarriko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button