ESZENA

Zirkuz eta magiaz jantziko dira Errekalde, Uretamendi eta Irala Bilboko auzoak egunotan

Bilboko Errekalde barrutiak zirku eta magia ikuskizunak jasoko du datozen egunotan, Gabonetako kultur programazio bereziaren barruan.

Hala, abenduaren 20an hasita, urtarrilaren 3ra bitarte, sei zirku ikuskizunez gozatzeko parada izango dute zaletuek Errekalde, Uretamendi eta Iralako  udaltegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango diren emanaldiekin.

Gainera, Zirkozaurreko artistek 4 eta 12 urte arteko umeentzat zirku tailerra egingo dute urtarrilaren 2an Iralako udaltegian.  Bertan, zirkuko hainbat diziplina jarduera landuko dituzte, akrobaziak, malabarerak eta orekak, tarteko.

Programazioa, hortaz, Raulez artistak irekiko du Concierto malabar ikuskizunarekin. Humoretik jotzen duen ikuskizun komiko honetan, musika-malabar konposizioen sentsibilitatea eta kalitatea, pertsonaien lanketa zaindu eta ikus-entzuleekin elkarrekintza uztartzen dira. Hitzordua, datorren larunbatean, abenduaren 20an.

Hurrengo proposamena abenduaren 26an helduko da Uretamendiko Udaltegira. Bertan, zirkuaren eta musikaren bitartez jolas dibertigarria proposatuko duen Cia. Kicirke konpainiaren eskutik,  Comediante ikuskizuna aurkeztuko da:  Malabarerak, pieza komikoak, musikalak, eta ezinezko oreka- aulkiak erabiliz, pertsonaia karismatikoak egoera dibertigarriak eta hunkigarriak sortuko ditu. Ikus-entzuleak lehen unetik izango dira ikuskizunaren partaide.

Hurrengo egunean, Errekaldeko Udaltegiak zirku emanaldia jasoko du, Zirkozaurreren eskutik. 5 artistek akrobazia pieza laburrak, malabarrekin egindako jolasak eta jolas bertikalak eta orekak eskainiko dituzte.

Zirku ikuskizunak hilaren 30ean jarraituko du Errekaldeko Udaltegian. Honakoan,  Zinemaz blai lana aurkeztuko du Zirika Zirkus konpainiak. Lan horretan, zinemaren mundu magikoak hartuko du agertokia, zirku, dantza eta umore osagai ugarirekin.

Eta Programazio eszenikoa urtarrilaren 3an amaituko da, Pablo Picallo mago eta clown argentinar artistaren  Desequilibrado ikuskizun dibertigarriarekin.

Egitarauaren xehetasun guztiak, hementxe  duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu