MUSIKA

Travellin’ Brothers blues taldeak CDa eta DVDa grabatuko ditu zuzenean

Travellin’ Brothers blues talde bizkaitarrak 1.001 Nights izenburuko CD eta DVDa grabatuko ditu igandean, zuzenean, Bilboko Arriaga Antzokian, 19:00etatik aurrera.

Taldeak, hain justu, 15 urteko ibilbidean emandako 1.000 kontzertuak ospatu nahi ditu. Ibilbide luze horretan zortzi disko plazaratu ditu; hortaz, zuzenekoa banda blues zalearen bederatzigarren lana izango da.

2018 urte berezia izan da Travellin’ Brothers taldearentzat, izan ere, 13th Avenue South izenburuko diskoa, zortzigarrena, grabatu zuten Nashvillen, Brad Jones ekoizlearen gobernupean. Grabazio hori hainbat tokitan aurkeztu dute bizkaitarrek, tartean, Txinan, Suitzan eta Suedian.

Disko horretan Earl Thomas musikariak parte hartu zuen. Bada, Thomas Arriagako kontzertuan ere izango da; bi kantu abestuko ditu. Emanaldi berezi horretan disko guztietako kantuak joko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button