BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla Arteko finala, bihar

Bihar bertan jokatuko da Murgian Arabako 2020ko Kuadrilla Arteko finala. Hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek (Gasteizko Sumendiola bete poto, Aramaioko Izenbakuek eta Konde basoko iluek) jokatuko dute finala, arratsaldeko 17:00etan hasita. Pandemiak ekarritako egoeragatik ez da festa handia izango, baina bertsoak ez dira faltako, noski!

Arabako bertso mugimendua elkartuko da Murgian, eta bertsoz beteriko eguna, goizean hasiko da, 12:00etan, Arabako bertsolari gaztetxoen XXV. Eskolarteko finala jokatuko baita. Final hori  sei bertsolarirekin burutuko da.

Eta arratsaldean, urtarrilean hasitako Kuadrilla Artekoaren azken txanpa egingo da goian aipaturiko taldeekin. Betiko lez, behar diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta aforoa mugatua izango da, eta jendarteko distantzia mantenduz lekutuko dira jarlekuak. Gainera, musukoa jarrita izan beharko da uneoro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button