ESZENA

Zirkua protagonista Andoainen,“Ikuszirkus” jaialdiaren eskutik

Andoaingo Bastero Kulturgunea zirku emanaldiz beteko da abenduaren 26tik 30era bitarte eta urte amaiera zirkuaren kolorez jantziko du Andoaigo kultur agenda.  Ikuskizun guztiak, Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira.

Bost konpainien obrak aurkeztuko dira aurten, eta horietako bi dira Euskal Herriko konpainien obrak.

Hala, lehen eguneko obra,  Markeliñe euskal taldeak aurkeztuko du abenduaren 26an: Julietas Romeo Zirkua.

Konpainiak,  trapezio batetik zintzilikaturik, amodioaren hauskortasuna, pasioa edota bizitza bera ardatz dituen ikuskizuna dakar,  gorputz-antzerki fisikoaren eta  keinu antzerki bitartez kontatzen duena. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat da, komediatik dramara mugituz,  gaztarotik heldutasunerako bidaia proposatzen duena, hain zuzen.

Pertsonaiak aurkezleak airera botako dituen bi kapela dira Romeo eta Julieta. Bat berdea da, bestea gorria: Romeo eta Julieta.  Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, pausatzen diren buruaren arabera, istorio ezberdinak kontatuz.

“Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltza antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta,  gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa”, azaltzen du konpainiak.

Eta, abenduaren 29an, Zirkozaurre bilbotar konpainiak Tiempo ikuskizunaren aurre estreinaldia egingo du Ikuszirkus jaialdia honetan.

Estatutik ere konpainia bikainak izango dira aurten ere Andoainen. Hala, bertan egongo dira,  Granadako vaiven circo, Esencial ikuskizunarekin (abenduak 27); Zaragozako d’click circo konpainia Isla ikuskizunarekin( aenduak 28); eta Sevillako Ludo Circus konapinia Izen bereko ikuskiznarekn egitarauari amaiera emango diona (abenduak 20).

Informazio gehiagorako, sartu bastero.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button