ESZENA

Zirku konpainientzako eta amateurrentzako egoitza-programa

Bilboko Zirkozaurre zentroak proiektu bat eratzen ari diren Euskal Herriko zirku konpaientzako eta artista eta kolektibo amateurrentzako egoitza-programa ondu du.

Eskaera 2014ko irailaren 30a baino lehen egin beharko da. Horretarako, izen-emate fitxa bete beharko da zirkozaurre.com webgunean, eta gainerako materiala posta elektronikoren bidez bidaliko da. Aukeratuak 2014ko urriaren 31n iragarriko dituzte, eta egutegia aukeratuekin adostuko da.

Aukeratutako konpainiek 1.000 eta 3.000 euro bitarteko laguntza jasoko dute; artista eta kolektibo amateurrek, berriz, 3.000 eta 6.000 bitarte.

Diru-laguntza horretaz gainera, bestelako laguntzak ere jasoko dituzte: aholkularitza pertsonalizatua, Zirkozaurreko espazioa erabiltzeko eskubidea, tailerretan parte-hartzetako aukera, edo egindako lanetik sortu daitezkeen ikuskizunak aurkezteko kontratuak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button