ESZENA

Zirku garaikiderako laguntzak

Diziplina horretan jarduten duten artistek eta konpainiek Pirinioetako bi aldeetako mugikortasuna hobetzeko eta zirku proiektu garaikideen garapenerako bideratuta dauden laguntzak jaso ahalko dituzte De Mar a Mar–Pirineos de Circo lankidetza ekimenarekin.

Sorkuntzari  bultzada emateko laguntzaren bidez honako helburuak lortu nahi dira:  taldeen sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukera eskaintzea; zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea; eta hainbat formatutan aurkezteko eta nazioartera heltzeko aukera emango duten ikuskizunak sortzen laguntzea. Horretarako, proiektuaren beharretara egokitutako laguntza artistikoa, teknikoa edo/eta kudeaketakoa eskainiko da, eta 2.000 eta 10.000 euro artekoa izango da.

Ekimena Escola de Circ Rogelio Rivel, Frantziako Tolosako Jean Jaurés, La Grainerie, Central del Circ, Hameka, eta Bilboko Udala entitateek babesten dute programa.

Informazio guztia www.bilbokokalealdia.eus webgunean duzue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button