ESZENA

Zirku garaikidearen zikloa, Bilbon

Bilboko Errekaldeko barrutiak zirku garaikide egitaraua jasoko du ostiral honetatik aurrera, Kultur Gabonak programazioaren barruan.

Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan zirkurik ederrean ikusteko parada ezin hobea izango da gaurtik aurrera. Programazioa Jean Philippe Atchoum-ek irekiko du, ikus-entzuleei zuzendutako El Látex King ikuskizunarekin, 19:30etik aurrera, Errekaldeko Udaltegian. Artista hori globoflexiaren munduko erreferentziazko sortzaileetako bat da eta nazioartean ospe handia du, eta 90eko hamarkadaren amaieratik, sariak lortu ditu Nazioarteko Magia eta Globoflexia Lehiaketetan.

Datorren astean, abenduaren 20an, Nando Canecaren WoooW lanaren txanda izango da. Artista horrek Dagon Dagoll edo Circo Quimera konpainiekin egin du lan, eta Los Caneca bere konpainiarekin Estatuko, Europako, Mexikoko eta Estatu Batuetako hainbat lekutan aritu da. Abenduaren 28ko ikuskizuna Cia. Kicirke izenekoak eskainiko du. Kapelekin egindako malabarerak, pieza komikoak, musikalak eta ezinezko orekak aulkiak, maletak eta kopak erabiliz. Urtarrilaren 3an, azken saioa izango da Errekaldeko Udaltegian Zirika Zirkus konpainiaren emanaldiarekin.

Programazioa tailer batekin osatuko da,  Trakamatraka taldearen eskutik. Urtarrilaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button