MUSIKA

Soweto eta Majaikans taldeek Gernikako Rudelari Egunean joko dute

Ska, Rocksteady eta antzeko erritmo tropikalen inguruan ardazten da ekimena, eta kontzertuak ez ezik, bestelako jarduerak ere jasotzen ditu. Larunbatekoa seigarren Rudelari Eguna izango da.

Hala, Astra eraikinean talde hauexek bilduko dira: Madrilgo Majaikans eta Kataluniako Soweto. Madrildarrek ska eta reggae doinuak jotzen dituzte. Banda 2003an eratu zen, eta 2008an grabatu zuten haien estreinako lana.

Soweto katalanak, berriz, ibilbide luzeko taldea da, duela 15 urte sortu baitzen. Jamaikako musikak jorratzen ditu taldeak. Rudelari Egunaren kideen arabera, “Musika Jamaikarra, irlara heltzen ziren musiken influentziarekin, musika beltza azken finean. Formazio horien esentzia transmititzen dute bai zuzenekoetan bai beraien diskoetan ere. Old school estiloan eginiko grabaketak eta deskarga musikal handiko eta entretenigarriak diren zuzenekoak eskaintzen dituzte”. Taldeak uda ostean argitaratuko duen Turn On The Music Again grabazioko kantuak aurkeztuko ditu.

Emanaldiez gainera, bestelako jarduerak izango dira: Poteo Sound System, bazkaria, giza futbolina…

Informazio guztia hemen: astragernika.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button