IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak sariak banatu ditu

Joan den asteburuan amaitu da jaialdia, eta larunbatean bertan entregatu ziren sariak. Sciana Cieni (The Wall of Shadows) filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko Sari Nagusia.

Eliza Kubarskaren filmaren korapiloa honakoa duzue: Sherpa familia batek tabu bat hautsi eta mendirik sakratuena den Kumbhakarna-ra (Jannu) egindako espedizioan parte hartuko du, bere semearen eskola ordaindu ahal izateko dirua irabazi eta haien tradiziotik bereizteko. Horretarako, mendebaldeko espedizio bateko hiru alpinista ospetsurekin bat egingo dute, Marcin Tomaszewski, Dmitry Golovchenko eta Sergey Nilovekin. Mendiaren ekialdeko isurian inoiz eskalatu gabeko hormatzarrean saiatu nahi dute. Kumbhakarnako jainkoek barkatuko ote diote jende honi bere lotsagabekeria?

Beste sari garrantzitsu batzuk ondokoak izan dira: Zuzendari Onena Hamid Sardar Le Cavalier Mongol lan ederrarengatik; Argazkilaritza Onena, A White Dream filmarentzat; Mendiko Film Onena saria Luis Arrietaren Mendiak 1976 filmarentzat; Euskarazko Film Onena, Amagana lanarentzat izan da; eta ikusleen saria aipaturiko Mendiak 1976 obrarentzat ere izan da.

Hemen kontsultatu ahal dituzue sari horiek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button