Nontzeberri

Zirko garaikideko ikuskizun berritzailea, Leioan

Gaur, azaroak 8, 20:30ean, zirkoa izango da protagonista Kultur Leioan, Cía. Nueveuno konpainiaren eskutik. Zirko garaikideko ikuskizuna proposatuko dute: Sinergia 3.0

Obra horretan, malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen dira, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak. Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila.

Ikuspegi kontzeptual batetik begiratuta, eguneroko gaiak lantzen dira: besteak beste, oro har indibidualista den gizarte honen gatazkak eta egokitzapena.
Sinergia 3.0 ikuskizunaren eszenografia manipulatua da; egitura desberdinak sortzen ditu, oso mugimendu-koreografia zehatzekin. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin, objektuen, pertsonaien, moduen eta egoeren transformazioarekin bat eginda.

Exit mobile version