MUSIKA

“Ziortzako Kontzertuak” ekimenak XXXII. edizioari ekingo dio asteburuan

Ziortzako Kontzertuak aurtengo ekimenak XXXII. edizioa abiatuko du bi asteburutan, irailaren 12an eta 13an, eta irailaren 19an eta 20an. Kontzertu guztiak Ziortzako (Bolibar) gune historikoan izango dira 18:00etan hasita.

Programa irailaren 12an jarriko da bidean Barroca Propitia-Sydera Orkestrarekin. Bertan ere, Saskia Salembier sopranoa eta Pedro Gandia Martin (bolina eta zuzendaritza) izango dira. Kontzertuaren titulua De París a Versalles. Tragedias a la francesa izango da. Propitia Sydera-Bilbao orkestra barrokoak interpretazio historikoan nazioarteko esperientzia handiko musikariak batzen ditu eta errepertorio barrokoa eta klasikoa ahalik eta gaurkotuen eta garaiari lotuen emateko lanean aritzen da beti.
Hurrengo egunean, hilak 13, Thomas Ospital eta Ainhoa Barredo organo-joleak izango dira protagonistak. Instrumentu horren inguruko hainbat pieza eta konposizioa haizatuko dituzte.

Datorren asteko programan, hilaren 19an, La Grande Chapelle ahots-taldearen jardunarekin hasiko da. Albert Recasens izango da zuzendaria, eta Tomas Luis de Victoria (1548-1611) musikariaren obrak interpretatuko dituzte.
Azken egunean, hilak 20, Basilio Astulezen ekimenez 2000. urtean sortu zen Vocalia Taldea emakume abesbatzaren txanda izango da. Horiekin batera,  Conductus Ensemble musika-elkartea arituko da. Eskaini beharreko kontzertuari Le Muse Veneciane. Música barroca en la Venecia de los Ospedali izenburua jarri diote.

Talde, programa eta piezen gaineko datu zehatz guztiak, hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button