LITERATURA

Labayru Fundazioak “Idatz & Mintz” aldizkariaren beste zenbaki bat argitaratu du

Labayru Fundazioak sustatzen dituen ekimenen artean literaturaren sorkuntza duzue. Horretarako, Idatz & Mintz literatur aldizkaria publikatzen du. Aspalditik ekin zion erronka horri, eta horren ondorioz zenbaki dezentek argia ikusi dute honezkero. Orain 67. zenbakia argitaratu berri dute.

Ohi den bezala, literatur diziplina ezberdinetan gauzatu dituzte kolaboratzaileek euren lan berriak, eta bai itzulpena bai sorkuntza idazlanak, eta herri literaturako ekarpen berriak ere eskuratuko ditu irakurleak.
Poesian, Miren Agur Meabek lan bat aurkeztu du, Heriotza eta neskutsa izenekoa. Zenbaki berri horretan, eta berarekin batera, Galder Urzaaren Ametsa. Desioa. Asmoa, eta Eneko Urizarren Pailazo bat naiz poemak ere publikatu dira.
Narraziora salto eginda, Iratxe Ormatza Imatzen Arimen gaua, Telmo Iruretaren Jende ustela eta Inaxio Lopez de Aranaren Saguzarraren madarikazioa izeneko kontakizunek argia ikusi dute.

Horiez gainera, Jabier Kaltzakortak herri literaturari dedikaturiko lan bikain bat eskaini du: Amodiozko lau kantu zuberotar izenburuarekin. Eta Xabier Bovedak literatura unibertsaleko beste idazle bat ezagutzeko lana publikatu du: Slawomir Mrozek idazlea. Bere testu batzuk euskaratu ditu egile horrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button