IKUS-ENTZUN

Zinismoaren eta etsipenaren kontra “Zinema_Ilegala”

Bilboko Bulegoa Z/B plataformak  Zinema_Ilegaleko beste saio bat antolatu du gaur. Bertan animazioen hautaketa bat (1960-2000 hamarkadak) eskainiko da, imajinarioa astintzeko. Raquel Meyersek proposatutako saioa da.

Storytelling-a kontrolerako eta boterea lortzeko teknika bilakatu da. Badirudi gaur egun ez dugula astirik kontakizunak eratzeko, anekdotak baizik ez ditugu egiten; eta haien zeregin bakarra gure sare sozialak elikatzea da, klik eginez, berehalako asetasuna eta turismo emozionala. Zinismoaren eta etsipenaren kontra, zoramen bizi pixka bat baino gauza hoberik ez dago.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Kitty (N. Konstantinov, 1968), Bambi meets Godzilla (Marv Newland, 1969), Suur Tõll (Rein Raamat, 1980), Visions of Frank (Taruto Fuyama, 2003, Japonia), Facial Recognition (Al Jarnow, 1990eko hamarkada), Fantasy (Vincent Collins, 1967), Meat Love (Jan Svankmajer, 1989) eta The Midnight Parasites (Yōji Kuri , 1972).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button