IKUS-ENTZUN

Zinexit Topaketak gaur itxiko du programazioa “Slam” filmarekin

Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubide Zuzendaritzak antolatuta,  giza eskubideak eta zinea uztartu dituen programa izan dugu egunotan. Urriaren 8an, Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria 3 de Marzo filmarekin hasita, What have we done to deserve this? -Zer egin dugu hau merezi ahal izateko? (Eva Spreitzhofer, Austria, 2018) eta Stitches-Sutura Puntuak, Miroslav Terzic zuzendari serbiarraren filmak eskaini ditu.

Eta  gaurkoan, urriaren 11an, ostera, palestinar jatorriko aktibista erradikalaren desagerpena xede duen Slam  (Australia-Frantzia, 2018) Partho Sen-Gupta zuzendariaren filma proiektatuko da, aurtengo Zinexit Topaketei amaiera emango dion filma. Hitzordua, 19:30ean, Golem Alhondigako 6. zine aretoan izango da.

“Bere ahizpa, palestinar jatorriko aktibista erradikala, poesia-errezitaldi baten ondoren desagertzen denean, Tarik-ek terrorismo-akusazioei, jazarpen mediatikoari eta komentario arrazistei egin behar izan die aurre. Egungo mendebaldeko gizartearen ikuspegi argia; bertan, jendeak egia ezagutu aurretik epaitzen du. Eraso terroristen ondorioz, biztanleriak etorkinak mehatxu posible gisa ikusten ditu, eta komunikabideek eta politikariek are gehiago nabarmendu dute beldur hori”.

Zinexit Topaketak, azaroaren 25etik 29ra garatuko den Zinexit,  zine jaialdiaren hamargarren edizioaren harira garatu den aperitiboa izan da, aurre ekimen honek urtebetetze opari ederra prestatu eta eskaini baitigu. Gainera, ohiko film bakarra barik, aurtengo aperitiboarekin, lau filma ederrez eta gogorrez gozatzeko aukera paregabea eskaini du.

Azaroan egingo den erakustaldiaren 10. Zinexit jaialdiaren edizioa aldiz, ate joka dugu eta laster izango dugu bere programazioaren berri.

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, ikus zinexit.net web ataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button