ARTEA

Animazio tailerra egingo dute Artelekun

Maureen Selwood-ek zuzenduko duen tailerrak animazioa beste arte diziplina batzuekin lotzea du helburu. Elephant in the room izenburua izango du eta ekainaren 13tik uztailaren 15era bitartean egingo d. Izena emateko epea dagoeneko zabalik da, hilaren 27ra arte, hain zuzen ere.

The Elephant In The Room tailerra hainbat diziplina anitzeko artistei zuzenduta dago, sormen prozesuan, dantzak, musikak eta marrazkiak neurri berean parte hartzen dutelarik. Ezaugarri formalek bat egiten duten erakusketa formatua irekia da, eta parte hartzaileengan motibatu eta inspiratuko dituen estimulu eta esperientzien arabera antolatuko da. Animazioa beste diziplina batzuekin harremanetan jartzerakoan, ikus-entzunezko diskurtsoak beste dimentsio bat hartzen du”.

Izena emateko bidali datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza hilaren 27a baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button