ARTEA

Alvaro Ledesmak “Humano Matérea” erakusketa paratu du

Humano Matérea ¿Qué hay de cierto en ser humano? Izeneko erakusketa zabaldu du Alvaro Ledesma artistak Donostiako Lugaritz Kultur Etxean otsailaren 3tik 24ra bitartean.

Humano Materea izeneko erakusketak bi atal izango ditu: lehenak imanak erabilita egindako esperimentuetatik sortutako eskulturak bilduko ditu, eta bigarrenak ikuslearekin elkarrizketa berezia gauzatzen duten lanak jasoko ditu, dramaturgia ia teatral batetik sortuak.

Erakutsiko denaren nondik norakoak, honela azaldu ditu: “Erakusketaren izenburuak artista kokatzen den eremu mugikorra adierazten du, zeinean ez den osoki zehazten sentimenduaren pisua arrazoiaren aurrean, eta ezta ere erreala denaren neurri zehatza existentziari dagokionean.
Hala eta guztiz ere, Ledesmak ez dio uko egin gauza txiki propioei buruz hitz egiteari norbera gizaki gisa atzemateko, plano fisiko, material eta errealetik gertu dauden norberaren esperientzia propioetatik abiatuta.
Ustez etereoa eta ustez erreala denaren arteko muga sailkaezin horretan bi muturren arteko gerturatze-urruntzea adierazten dute hala imanekin egindako lanek nola gauza konkretuagoetan oinarritutakoek, azken hauetan aulki, oinetako edo espektroen irudiekin jokatuz. Beti ere, gizatasunez eta borborka dagoen adierazkortasunez helarazia.”

Alvaro Ledesma (1975, Donostia) diziplina artistiko ugari jorratu dituen sortzailea da, baina batez ere eskulturaren arloan gauzatu du bere jarduna hainbat material erabiliz: burdina, soka, buztina, imanak, ikatza…
Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du (antzezlanak, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak…) eta parte hartze esperimentalak egin ditu argazkigintza, pintura edo bideogintzan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button