IKUS-ENTZUN

Zinemaren historiara hurbiltzeko

Artium Museoaren eta Tabakaleraren arteko lankidetzaren ondorioz, Artium museoak Hasieratik. Zine feministaren istorioak zikloaren bigarren saioa egingo du egun hauetan. Hasieratik zikloak “zinemaren historiara hurbiltzen gaitu, hizkuntza zinematografikoaren osaeran nabarmen lagundu zuten zuzendarien bitartez”.

Zinema feministaren historia hori osatzeko emakumeen ahotsak izango dira protagonista. “Emakumezko zinemagileak eta horien filmak, zinemaren historiaren kanonetik kanpo geldituak, ezagutuko ditugu, eta zinemaren historia berri bat osatuko dugu. Izan ere, zinemaren historia, beste edozein historia bezala, etengabe berridatzi behar da”.

Larunbatean, irailean 5, izango da hitzordu interesgarria Saute ma ville (Chantal Akerman, 1968) eta Daisies (Věra Chytilová, 1966) lanen emanaldiarekin. Artiumek jakinarazi duenez, 1968 urtean Chantal Akermanek (Brusela, 1950-Paris, 2015) bere lehenengo laburmetraia egin zuen, Saute ma ville. 18 urteko Chantal Akerman agertzen da lenean, txuri beltzean sukalde batera sartzen. Pixkanaka pixkanaka sukaldea hankaz gora jarriko du erabat lehertu arte.
Beste aldetik, 1968ko Pragako Udaberria baino hiru urte lehenago, Věra Chytilová (Ostrava, 1929-Praga, 2014) zuzendariak Daisies filmatu zuen. Kasu honetan, emakumearen errebolta Marie izeneko bi nesken eskutik etorriko da. 1966 urtean Txekiar Errepublikak pelikula debekatu zuen filmaren tonu anarkikoarengatik, baina Daisies garaikidetasuna galtzen ez duen pelikula feminista klasikoetako bat da.

Horren osteko saioak urrian, azaroan eta abenduan ere programatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button