IKUS-ENTZUN

“Zinemaren historiak” ziklo-ikasgaia, Santos Zunzunegiren eskutik Tabakaleran

Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean,  Zinemaren Historiari errepasoa egingo zaio ikasturte honetan zehar Santos Zunzunegi gidoilari, kritikari eta zinema historialariak aurkeztuta.  “Ziklo-ikasgai” hau 12 saioz osatuko da eta bakoitzean, zinemagintzako profesionalek eta zenbait kritikarik egindako film-aukeraketa partikularrean oinarritutako emanaldiak izango dira xede.

Ekainera arte ondu den programazioaren lehen saioan, AEBtako Ernst Lubitsch zinegilearen Lady Windermere’s Fan (1925) filma izango da aztergai eta haunsargai, igandean, urriak 7, 18:00etatik aurrera. Eta urriaren 28an, igandez, bigarren saioan, zinemaren historian berebiziko garrantzia izan duten film zerrenda horretan falta ezin den Sergei M. Eisestein maixuaren  Oktyabr (1928) filma proiektatuko da, zinemaren historiako posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko”, Zunzunegiren esanetan.

Eta ondorengo hilabeteetan zehar ere Santos Zunzunegiren gidaritzapean, zinemaren historiak utzitako beste hainbat film handi aztertu eta hausnartzeko proposamena egiten du programazioak.  Hala,  La grande illusion (Jean Renoir, Frantzia, 1938); Genroku Chûshingura I-II (Kenji Mizoguchi, Japonia, 1941); Paisà, (Roberto Rossellini, Italia, 1946); Wagon Master (John Ford, AEB, 1950) edota Bakushu (Yasujiro Ozu, Japonia, 1951), beste klasiko baina handi  batzuen artean.

Programazioarekin proiektatuko diren film zerrenda osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button