IKUS-ENTZUN

Zinemaren efektu bereziak lantzeko

Huhezinema film laburren jaialdia hasteko astebete baino ez da falta, baian antolatzaileek hainbat hitzordu interesgarri ari dira haizatzen.

Urtero bezala, jaialdiak zinemarekin lotura duen masterclass bat antolatu du, eta aurten Handia filmarekin Efektu Berezien Goya Saria irabazi dutela aprobetxatuta, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea den Drama FX enpresa donostiarra, Huhezinema Euskal Film Laburren 11. edizioan izango da. Hortaz, zinemaren magia eta trukuak bertarik bertara ezagutzeko aukera paregabea egongo da. Handia filmean egindako lanaz gain, martxoan estreinatu berri den Errementari filmeko efektu bereziek ere euren sinadura dute.

Martxoaren 21ean, efektu bereziak zelan sortzen diren ezagutzeko aukera egongo da tailer baten bidez. “Arratsaldeko 16:00etan hasi eta bi zatitan banatuko da. Lehen zatia Aretxabaletako Arkupe aretoan izango da; bigarrenean, aldiz, enparantzara irtengo gara 17:00tatik aurrera ekintza praktiko eta parte-hartzaile batekin. Bertan plato bat instalatu eta efektu berezien zuzeneko erakustaldi bat ekin girotuko dugu arratsaldea”.

Masterclass-a eta ekintza praktikoa doakoak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button