IKUS-ENTZUN

Zinemaren begiradatik sortutako mugimendua, “Zinetika”

Zinetika jaialdiaren hirugarren edizioa azaroaren 15etik 21era egingo da Iruñean, Donostian, eta Bilbon. Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non “gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak” aztertzen diren.

Arte esperientziak, dantzak eta ikus-entzunezko arteak, gorputzak eta kamerak dituzten lotura anitzak ezagutzeko topaketa da Zinetika, eta gorputza eta teknologia, biak elkarrekin sorkuntza prozesuan murgildurik esperientzia artistiko desberdinen bila abiatu da.
Gai honen inguruan bideo-dantza, performance, masterclass eta lantegiak proposatzen dituen nazioarteko jaialdia da. Gainera, artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da, kultura-elkartrukea aberastuz.

Iruñean abiatuko da Zinetika jaialdia, azaroaren 15 eta 16an. Donostiara, 17 eta 18an gerturatuko da, eta Bilbon 19rik 21era bitartean garatuko da.

Egitarau osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu