Nontzeberri

Zinemarako proposamen ederrak, Iruñean

Nafarroako Filmotekak proposamen ederrak dakartza aste honetarako, bertan burutzen ari diren hainbat zikloren baitan.

Gaur berton, 19:30ean, eta David Lean zinemagileari dedikaturiko atalaren barruan, azken filma proiektatuko dute: A Passage to India (1984). E. M. Forster idazle ingelesaren nobelaren egokitzapena da eta David Leanen azken filma. Historia 1920. urtean gertatzen da. Momentu horretan geroz eta indar handiagoa zeukan mugimendu independentistak Indian. Mugimendu hau Raj britaniarra izenarekin ezaguna egin zen.

Beste aldetik, Eguberriak direla eta, Nafarroako Ateneoak zine klasikoaren alde egin du urteko azken filma aukeratzeko. Hautatutako egilea Douglas Sirk alemaniarra da, iragan mendeko 50ko hamarkadako Hollywoodeko melodramen egilerik adierazgarriena: The Tarnished Angels (1957). Filma ostegunean ikusi ahalko da, 20:00etan.

Azkenik, Nafarroako Filmoteka Helena Tabernaren lana omentzen ari da bere lanik aipagarrienak pantailaratuz. Ostiralean, Busto de un poeta, Emiliana de Zubeldía, Alsasua 36, eta Recuerdos del 36 lanak ikusteko aukera egongo da.

Exit mobile version