Nontzeberri

“Zinemaldia Cat” jaialdiak Kataluniara eramango du euskal zinema

Euskal zinema Kataluniara daraman Zinemaldia Cat antolatu dute hango herrialdean, martxoaren 14tik 17ra.  Ekimena bertako Euskal Etxeak antolatzen du urtero, Etxepare Euskal Institutuaren eta Azkue Fundazioaren laguntzarekin.

Aurtengoa 14. edizioa da, eta bost 5 film luze eta 2018ko Kimuak hautaketa izango dira ikusgai, Girona zinema aretoetan. Hara film luzeen zuzendariak ere joango dira,  lanen gaineko xehetasunak emateko.

Kataluniako zinema jaialdiak Dantza Telmo Esnalen filma, Oreina Koldo Almandozena, Margolaria (Oier Aranzabal), Muga deitzen da pausoa (Maider Oleaga) eta Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez) lanak proiektatuko ditu.

Aipaturiko filmez gain, dokumental horiek ere protagonismoa hartuko dute. Oier Aranzabalek zuzenduriko Margolaria da laster batean zinema aretoetan ikusgai izango den pieza. Maider Oleagak Elbira Zipitria andereño aitzindariaren inguruan egindako lana da Muga deitzen da pausoa, eta azkenik, Lezo Urreiztietari buruzko lana egin du Josu Martinezek.

Kimuak ekimenaren barruan garatzen diren hainbat lan ere pantailaratuko dituzte: Ama (Josu Martinez), Espedizio handia (Iban del Campo), Kafenio Kastello (Miguel Angel Jimenez), No me despertéis (Sara Fantova) eta Zain (Pello Gutierrez).

Informazio guztia: Zinemaldia Cat

Exit mobile version