Nontzeberri

“Zinemako Heroiak” zinema zikloa, Iruñean

Gaur, otsailak 10, abiatuko da Iruñeko Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan datozen hileetan gauzatuko den Zinemako Heroiak zinema zikloa. Hilero eta, maiatzaren 19ra arte,  programatu da emakumeen unibertsora gerturatzeko ekimena: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Diogun bezala, gaur bertan izango da lehen emanaldia: Función de noche (Josefina Molina. Espainia. 1981). Josefina Molinak emakumeek XX. mendearen bigarren erdian Espainian izan zuten bilakaera ulertzeko film gakoetako bat zuzendu zuen. Lola Herrera aktorearen eskutik urte haietako demokraziaren gaineko xehetasunak ezagutzeko parada egongo da; “garai hartako belaunaldiaren erretratu errukigabea”.

Datozen hilabeteetako emanaldiak honakoak dituzue: Una segunda madre (Anna Muylaert. Brasil. 2015);  El orden divino (Petra Biondina. Suitza. 2017); Girlhood (bande de filles) (Céline Sciamma. Frantzia. 2014); Loreak (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga. España. 2014); El domingo si dios quiere (inch’allah dimanche) (Yamina Benguigui. Aljeria. 2001); eta Cómo eliminar a tu jefe (nine to five- 9 to 5) (Colin Higgins. AEB. 1980).

Martxoaren 2, 3, 4 eta 6an Berdintasunean hezten zinemarekin izeneko saioa ere ondu dute DBHko 4. mailako ikasleentzat, historialaria, irakaslea, idazlea eta zine-kritikaria den Maria Castejon Leorzaren eskutik.

Xehetasun gehiago, hemen topatu ahal duzue.

Exit mobile version